Saxonia (eskualde historikoa)

Artikulu hau Alemaniako antzinako lurraldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Saxonia (argipena)».
Saxonia izena duten Alemaniako hiru estatuak: Saxonia Beherea, Saxonia-Anhalt eta Saxonia.

Saxonia Alemaniako iparraldeko antzinako lurraldea da, saxoniarren lurra. Antzina Saxoniak, 200-700 urteen bitartean tribu germaniar saxoniar batek kolonizatu zuen lurraldea, Holstein eta Elba ibaiaren mendebaldeko partea (gaurko Saxonia Beherea), frisiarren lurra arte, hartzen zituen. XII. mendetik aurrera, Elba ibaiaren ekialdeko lurretara zabaldu ziren saxoniarrak. Gaur egun, Saxonia Beherea, Alemaniako ipar-mendebaldean, Saxonia-Anhalt, erdialdean, eta Saxonia, erdi-ekialdean, bereizten dira.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search